Lan-taldea

Motibatutako lantaldea osatzen dugu Inergyn, berritzeko gogoz dagoen eta energia-kudeaketa geure lanbide bihurtu dugun lantaldea. Industria-ingeniaritzako, energiaren ingeniaritzako, matematikako, fisikako, software-garapeneko, datuen analisiko, ingeniaritza zibileko, ingurumen-zientzietako, diseinuko eta komunikazioko arloetako profesionalak gara. Eta gure konpromisoa da gure bezeroei energia-eraginkortasuneko eta autokontsumoko soluzioak ematea eta, horrela, haien aurrezpen ekonomikoan laguntzea eta, aldi berean, klima-aldaketa arintzea.

Gure taldea BEE Group-eko profesionalen, UPC-ko Ingeniaritzako Zenbakitzko Metodoen Nazioarteko Zentroaren (CIMNE) bioklimatismoa eta energia-eraginkortasuna ikertzen duen unitatearen eta gure partner teknologikoaren lankidetzarekin indartu egiten da.

David Pon Director Inergy

David Pon

Zuzendaritza eta kudeaketa

Ingeniari zibila eta Ingurumen-zientzietan lizentziaduna, bi graduondorekin: Enpresen Zuzendaritza eta Arkitektura eta Ingurumena. 15 urte baino gehiagoko esperientzia du Davidek aholkularitzan, eta jasangarritasuneko, energiako eta klima-aldaketako politika publikoen plangintzara eta ebaluaziora, eta berotegi-efektuko gasen emisioen eta karbono-aztarnaren kontabilitatera bideratu du bere jardun profesionala. Inergyn, zuzendaritza estrategikoaren eta negozio-garapenaren arduraduna da, bera da lantaldearen liderra, eta komunikazio korporatiboaz eta aliantzen kudeaketaz ere arduratzen da.

Lucia Sanz Jefa Consultoria Energetica Inergy

Lucia Sanz

Energia-horniketen kudeaketa-zerbitzuko aholkularia

Nekazaritzako ingeniari teknikoa, Ingurumen-zientzietan lizentziaduna eta Energia-eraginkortasunean Masterra. Lucia fakturazioaren kontrolaren eta energia-horniketen optimizazioaren zale amorratua da, eta ezagupen eta esperientzia handia du enpresa merkaturatzaileetan zein aholkularitzan. Inergyko lantaldearen barruan, energia-horniketen kontabilitate eta kudeaketako aholkularitza-lanak egiten ditu udalerri eta enpresetarako, SIE softwarearen bitartez.

Eva Sabrià

Negozio-garapena eta bezeroaren kudeaketa

Industria-ingeniari teknikoa eta Graduondoa Energia Berriztagarrietan. Evak 9 urteko esperientzia du energia berriztagarrien eta energia-eraginkortasunaren arloko ingeniaritzako lanetan. 2009az geroztik da Inergyko lantaldeko kide; gaur egun, negozioaren garapenera bideratuta dago bere jarduna, baina produktuen garapenean ere hartzen du parte, ikuspegi komertzialetik eta bezero-ikuspegitik.

Daniel González

Daniel González

Produktuen eta Berrikuntzaren Zuzendaria

Ingeniaritza Industrialeko masterra du, eta 25 urtetik gorako esperientzia du aholkularitza, ingeniaritza eta I+G arloetan, energia-sektorean. Produktu-arduradun eta negozio-garapeneko arduradun gisa jardun du, baita zuzendaritza estrategikoko eginkizunetan ere, betiere lan teknikoan inplikazio sendoa mantenduz eta energiaren arloan aplikatutako eredu matematikoen garapenean espezializatuz.

Produktu-zuzendari gisa, enpresaren softwarea eta hari lotutako zerbitzuak balio-proposamen sendo eta fidagarri gisa sendotzen dituzten egiturak, prozesuak eta jarduerak gidatu eta koordinatzen ditu. Bere lanak merkatuaren eta bezeroen beharrekiko lerrokatzea bermatzen du, baita azken berrikuntza teknologiko eta zientifikoekiko ere, sektoreko lidergoari eusteko eta trantsizio energetikoan modu aktiboan laguntzeko funtsezkoak direnak.

Xavier Mora

Xavier Mora

Tech Lead

Informatikan Graduatua, Xabierrek 10 urte baino gehiagoko esperientzia du .NET eta Java inguruneetan software garapenean. Bere ibilbidean zehar Full Stack web-soluzioak garatu ditu Angular, React eta Vue erabiliz, baita Azure eta AWS bezalako hodei-inguruneetan ezarri ere. Talde diziplinartekoak eta proiektu estrategikoak gidatu ditu, arkitektura eskalagarriak definituz, sistema modularrak diseinatuz eta kodearen kalitatea bermatuz, DDD, TDD eta SOLID printzipioak bezalako praktika eta metodologia onak aplikatuta. Halaber, eskarmentu zabala du jarraikako integrazio eta ezarpen prozesuetan, bai giza berrikuspenekin bai berrikuspen automatizatuekin. Xabier bere lidergo gertukoagatik, komunikatzeko estiloagatik eta kodearen mundua pertsonekin eta bezeroarekin konektatzeko duen gaitasunagatik nabarmentzen da. Teknologia benetako arazoak konpontzeko eta balio ukigarri eta jasangarria sortzeko tresna gisa ulertzen du.

 

Adrian Quijano. Desarrollo de negocio en Inergy.

Adrián Quijano

Negozio-garapen kudeatzailea

Merkataritza eta Marketineko Goi Mailako Teknikaria, Energia Berriztagarrietako profesionaltasun-ziurtagiriak eta MVP Solar Masterra. Adriánek esperientzia zabala du energia berriztagarrien eta energia kudeaketa eta autokontsumo softwarearen arloetan teknikari-komertzial gisa. Bere ibilbideak energia kudeaketa eta energia berriztagarrien arloko ezagutza teknikoaren eta erakunde mota guztietarako negozioaren estrategian eta garapenean duen esperientziaren arteko konbinazioa eskaini dio. Trantsizio energetikoaren eta autokontsumoaren zale amorratua izanik, INERGYko negozio-garapenerako taldeko kide da, non estrategia, merkaturatze eta bezeroarentzako arreta lanetan dihardu.

 

Salvador Canaleta

Energia-horniketen kudeaketa-zerbitzuaren burua

Ingeniari tekniko industriala da. Graduondoak ditu Ingurumenaren Kudeaketan, Laneko Arriskuen Prebentzioan eta Energia-jasangarritasunean. Salvadorrek ezagupen handiak ditu fakturazioaren eta merkatu elektrikoaren arloetan, eta esperientzia handia sektore eta tamaina ezberdinetako enpresetan ingurumen-kudeaketako, prebentzioko eta kalitateko sistemak ezartzen, baita energia berriztagarri eta eraginkorren instalazio-proiektuetan ere. Lantaldearen barruan, energia-kudeatzaile lan egiten du, energia-horniketen kudeaketa-zerbitzuan, energia-informazioko eta kudeaketako SIE softwarearekin, udalerri zein enpresetan.

Pau Solà

Energia-aholkulari eta kudeatzailea

Energiaren ingeniaria eta Energia Kudeaketa eta Plangintza Iraunkorreko masterra Aalborgeko Unibertsitatean. Pau trantsizio energetikoaren zale amorratua da eta bere ibilbide akademiko eta profesionala bere ezarpenean eta garapenean laguntzera bideratu du. Pauek ezagutza eta esperientzia handia du udalentzako energia-kudeaketan eta baita nazio eta nazioarte mailako argiztapen-proiektuen lan teknikoan ere. Inergyren lantaldearen barruan, alde batetik energia-hornikuntzen kontabilitatearen eta kudeaketaren esparruan energia-kudeatzaile gisa dihardu eta bestetik autokontsumo kolektiboaren eta energia-komunitateak bultzatzearen arloan aholkulari gisa.

Garazi

Garazi Soldevilla

Aholkularitzako lurralde arduraduna

Ingeniari elektrikoa da eta Decision Making and Innovation masterra du, Garazik baliabide ugari ditu kontabilitatean, ikuskaritzan eta energia-ziurtagirietan, bai administrazio publikoan, bai jasangarritasun-proiektuen eta proiektu berriztagarrien ebaluazioaren esparruan. Inergy taldearen barruan, kontabilitatearen eta energia horniduren kudeaketaren arloan, SIE softwarearen bidez udalerri eta enpresetan energia kudeatzaile gisa aritzen da eta aholkularitza-zerbitzuak ere egiten ditu plangintzan, eraikinen energia kudeaketan eta autokontsumoan.

 

Oscar Sanchez Inergy

Óscar Sánchez

Programatzailea

Ingeniaritza Informatikoan Graduatua, informazioaren teknologietako aipamenarekin. Oscarrek .NET teknologietan ezagupenak ditu. Inergyn, enpresaren aplikazioen front-end eta back-end bilakaera-garapeneko eginkizunak betetzen ditu.

Joan Cueva Equipo Inergy

Joan Cueva

Programatzailea eta datuen analista

Ingeniaritza Informatikoan Graduatua, softwarearen ingeniaritzako aipamenarekin. Joan .NET teknologietan eta datuen zientzian espezializatu da. Inergy, enpresaren aplikazioen front-end eta back-end bilakaera-garapeneko eginkizunak eta datuen analisiko SIE aplikazioan ezartzen diren optimizazio, iragarpen eta benchmarking energetikoko algoritmoen garapeneko eginkizunak uztartzen ditu.

Anna_Roig_Inergy

Anna Roig

Administrazioa

Artearen Historiako ikasketak egin zituen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta Enpresen Administrazioko prestakuntza du. Esperientzia luzea du, 12 urte baino gehiagokoa, administrazioko eta kontabilitateko lanetan. Inergyko lantaldearen barruan, administrazio saileko arduraduna da; sail horretan, kontabilitateko, kudeaketa ekonomiko-finantzarioko eta lizitazio publikoetarako, I+G-eko proiektuetarako eta erakundearen funtzionamendu orokorretarako administrazio-laguntzako eginkizunak betetzen ditu.

Gemma Rodríguez

Komunikazioa eta Gizarte-erantzukizun korporatiboa

Gidoilaria eta erredaktorea. Zuzenbidean lizentziaduna, eta Graduondoa komunikazio digitalean. Gemma 15 urte baino gehiagoko esperientzia zabala du ikus-entzunezko komunikazioan eta komunikazio korporatiboan, gidoilari, erredaktore eta edukien zuzendari postuetan. Hainbat komunikabide eta erakunde publiko eta pribatutarako egin du lan. Gaur egun, enpresaren komunikazio-estrategiaren eta gizarte-erantzukizuneko politikaren arduraduna da. Bezeroentzako laguntza-eginkizunak ere betetzen ditu egindako proiektuen zabalkunde publikoan.

Albert_Carles

Albert Carles

UX/UI diseinatzailea eta front-end garatzailea

Interneterako eta komunikabide berrietarako programatzailea eta diseinatzaile grafikoa. 20 urtetik gorako esperientzia du diseinuan eta we-garapenean, eta erabiltzaile-esperientziako (UX), interfaze-diseinuan (UI) front-end garapenean (HTML/CSS/JavaScript) espezializatu da. Esperientzia handia du datuen bistaratzearen eta infografiaren arloetan. Gaur egun, Inergyren IKT garapenerako lantalde egonkorreko kide da; lantalde horretan, enpresaren aplikazioen UX eta UI arloen eta front-end garapenaren arduraduna da.

Carlos_Fernandez_Inergy

Carlos Fernández

Software ingeniaria

Ingeniari informatikoa, softwarearen ingeniaritzako aipamenarekin. Hainbat programazio-lengoia ezagutzen du. Inergyn, enpresaren aplikazioen front-end eta back-end bilakaera-garapeneko eginkizunak betetzen ditu.

Lorena Martínez Inergy

Lorena Martínez

Software ingeniaria

Ingeniari informatikoa, softwarearen ingeniaritzako aipamenarekin. Lorenak .NET teknologietan eta web-teknologietan ezagupenak ditu. Inergyn, enpresaren aplikazioen front-end eta back-end bilakaera-garapeneko eginkizunak betetzen ditu.

Eloi Badia

Energia-aholkulari eta kudeatzailea

Ingurumen Zientzietako Lizentziaduna. Inergyren lantaldearen barruan, Eloik kontabilitatearen eta energia-horniduren kudeaketaren arloan kudeatzaile gisa dihardu udalerrietan eta enpresetan, SIE softwarearen bidez, eta plangintzaren eta autokontsumo energetikoaren arloan aholkularitza-proiektuetan parte hartzen du.

Marc Vilanova

Marc Vilanova

Energia-aholkulari eta kudeatzailea

Fisikan graduatua eta Energia Berriztagarri eta Jasangarritasun Masterreko. InerGy lan-taldean, Marc-ek kudeatzaile gisa dihardu kontabilitate eta energia-horniduren kudeaketaren arloan, udalerri eta enpresetako SIE software-aren laguntzaz. Honez gain, energia-autokontsumo arloko aholkularitza-proiektuetan ere parte hartzen du.

Sergio Mateo

Energia-aholkulari eta kudeatzailea

Energiaren Ingeniaria. Sergio-k esperientzia zabala du aholkulari gisa, fakturazio elektrikoan, energia-merkatuetan eta kostuen optimizazioan. Esperientzia sendoa datuen azterketan eta tratamenduan. Ikerketa arloan, lan egin du elektrizitate-eskarien aurreikuspen proiektuetan eta energia-hornitzaile publikoen bideragarritasunaren azterketan. Inergy taldearen barruan, kudeatzaile energetiko gisa jarduten du kontabilitatearen eta energia-horniduren kudeaketaren esparruan, SIE softwarearen bidez udalerri eta enpresetan; era berean, kontsulta-zerbitzuak eskaintzen ditu eraikinen energia-kudeaketan eta autokontsumoan.

Iker Perez Consultor en Inergy

Iker Pérez

Energia-aholkulari eta kudeatzailea

Erriztagarrietan Oinarritutako Energia Ingeniaritzan Graduatua eta Ingurumena, Jasangarritasuna eta GJHetan Masterra. Ikerrek esperientzia du auto-kontsumoko proiektuetan, energia-eraginkortasunean eta jasangarritasun, energia eta klima-aldaketaren arloko planifikazioan, tokiko administrazio publikoaren esparruan. Inergy-n, energia-aholkulari eta kudeatzaile lanetan aritzen da, SIE softwarearen bidez hornidura energetikoen kontabilitatean eta kudeaketan espezializatuta, udal eta enpresei laguntza emanez. Horrez gain, energia-planifikazioari eta auto-kontsumoaren sustapenari lotutako aholkularitza-proiektuetan ere parte hartzen du.

Africa Sirerol

Àfrica Sirerol

Energia-aholkulari eta kudeatzaile

Energia Ingeniaria eta Ingeniari Elektrikoa Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan. África energia-kudeaketan eta -azterketan apasionatua da, ezagutza eta esperientzia handia duena horniduren kudeaketan, eraginkortasun energetikoan, kontsumoen analisi eta aurrezkien kalkuluan edo autokontsumoen dimentsionamenduan. Inergy taldearen barruan, energia-kudeatzaile gisa jarduten du kontabilitatearen eta energia-horniduren kudeaketan, eta aholkulari gisa eraginkortasunaren eta autokontsumoaren arloan.

 

Xènia Illas

Energia-plangintzako proiektuen arduraduna

Ingurumen Zientzietan lizentziaduna, eta Graduondoa SIG Ingurumen-aplikazioetan. Xènia Inergyko lantaldearen kolaboratzaile egonkorra da, eta udalentzako energia-plangintzako proiektuen (PAESC) arduraduna; proiektuen koordinazio-lanak zein lan teknikoak egikaritzeko lanak egiten ditu. Energia-kontabilitateko eta BEGen emisioen kontabilitateko proiektuetan eta energiaren arloko komunikazio-proiektuetan ere kolaboratzen du. Xèniak 15 urte baino gehiagoz jardun du ingurumen-aholkulari (freelance) eta, beste energia-proiektu ugariren artean, energia-jasangarritasuneko eta klima-aldaketara egokitzeko 25 plan baino gehiago egin du, bai eta planen jarraipenerako 20 txosten baino gehiago ere.

Carla Torne

Carla Torné

Junior Energia Kudeatzailea

Bartzelonako Unibertsitateko Fisika Graduko eta Filosofia Graduko ikaslea. Inergy taldean Junior Energia Kudeatzaile gisa lan egiten du Carlak, udalen zein enpresen energia kontabilitatea eta horniduraren kudeaketa SIE softwarearen bidez burutuz, eta energia aholkularitza proiektuetan parte hartuz.

Sonia Jimenez Inergy

Sonia Giménez

Energia-kudeatzaile juniorra

Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Ingurumen Zientzietako Graduko ikaslea. Inergyko taldearen barruan, Soniak energia-kudeatzaile junior gisa jarduten du hornidura energetikoen kontabilitatean eta kudeaketan, SIE softwarearen bidez, udal eta enpresentzat, eta energia-aholkularitzako proiektuetan parte hartzen du.Junior

 

Joan Sánchez

Energia-kudeatzaile juniorra

Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan Energia Ingeniaritzako ikaslea. Inergy taldearen barruan, Joan energia-kudeatzaile junior gisa aritzen da hornidura energetikoen kontabilitate eta kudeaketa arloan, SIE softwarearen bidez udaletarako eta enpresentzako, eta energia-aholkularitzako proiektuetan parte hartzen du.

Gure taldea BEE Group-eko profesionalen, UPC-ko Ingeniaritzako Zenbakitzko Metodoen Nazioarteko Zentroaren (CIMNE) bioklimatismoa eta energia-eraginkortasuna ikertzen duen unitatearen eta gure partner teknologikoaren lankidetzarekin indartu egiten da.