Inergy 2030 agendarekin
Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) 2015ean NBEko estatu kide guztiek onartutako mundu mailako plan bat dira. Helburu horiek era guztietako erakundeei, lurralde-maila guztietako gobernuei, sektore guztietako enpresa eta erakundeei eta, oro har, herritarrei, beren gain har ditzaten eta etorkizuneko belaunaldientzako bizimodu hobe bat lortzen lagun dezaten eskatzen dien mundu mailako plana da.
Horregatik, InerGyn plan hori lortzen lagundu nahi dugu GIHetan oinarritutako neurri eta jardueren bitartez; bai bere jarduera-eremuan eta bai erakundearen funtzionamenduan:
Gure jardun-eremuan:
-
7. HELBURUA. Energia eskuragaia eta ez-kutsatzailea
Gure bezeroen instalazioetan energia-eraginkortasuna hobetzera eta energia berriztagarrien erabilera sustatzera bideratuta daude gure soluzioak, autokontsumoa eta trantsizio energetikoa bultzatuz.
Halaber, Inergyk I+G-ean inbertitzen du, europar proiektuetan parte hartzen du, eta ikerkuntza-zentroekin kolaboratzen du, energia-eraginkortasun handiagoa lortzeko, enpresa, industria eta herri administrazioen kontsumoa eta berotegi-efektuko gasen emisioak murriztuz.
+ 17. HELBURUA: Helburuak lortzeko lankidetzak
Inergyk hainbat aliantza egin du, trantsizio energetikoak planteatzen dituen erronkei erantzun integrala emateko. Enpresa elkartekide gisa, modu aktiboan hartzen dugu parte Energia-eraginkortasunerako Espainiako Elkartean (A3e), l’Energia Eficient de Catalunya Klusterrean (CEEC) eta Energia-eraginkortasunerako Espainiako Plataforma teknologikoan.
-
9. HELBURUA. Industria, berrikuntza eta azpiegiturak
Inergyk I+G-eko proiektuetan inbertsioak egiten ditu, ekonomiaren eta ingurumenaren arloetako erronkei aurre egiteko dagoen teknologia hobetzeko helburuz. Horixe da INSIGA (Industrialdeetan Autokontsumo Kolektiboko Kudeaketa-sistema Adimentsuak 4.0) proiektuaren kasua; proiektu horren helburua da industria-prozesu produktiboek behar duten energia-eskariaren kostu ekonomikoa eta ingurumen-kostua murriztea eta, era horretan, industria-sare lehiakorragoa eta jasangarriagoa, eta nazioarteko energia-merkatuaren aldaketen horren eraginpean ez dagoena sortzen laguntzea eta, aldi berean, nazio mailako energia-autokontsumoarekin lotutako sektore ekonomikoa bultzatzea, beste herrialde batzuetatik inportatutako energia fosilen erabileraren ordez, bertako energia-sorkuntza berriztagarriaren erabilera bultzatuz. Gaur egun, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren laguntza ere badugu, gune ugariko erakundeetarako energia-kudeaketa adimentsuko teknologia berriak garatzeko eta aplikatzeko, energia-kontsumoa, -sorkuntza eta -gastua optimizatzea eta berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea lortze aldera.
+ 17. HELBURUA: Helburuak lortzeko lankidetzak
Inergyk kolaborazio egonkorra du Ingeniaritzako Zenbaki-metodoen Nazioarteko Zentroko bioklimatismo eta energia-eraginkortasunaren ikerkuntzarako unitatearekin, nazioarteko testuinguruan ingeniaritzako arazoak konpontzeko zenbakizko metodoen eta teknika konputazionalen garapenean eta aplikazioan dauden aurrerapenak sustatzeko helburuz.
-
11. HELBURUA. Hiri eta komunitate jasangarriak
Klimaren eta Energia jasangarriaren aldeko alkateen Itunetatik eratorritako neurriak diseinatzeko, planifikatzeko, ezartzeko, komunikatzeko eta ebaluatzeko beharrezko tresna teknologikoak hornitzeko lan egiten du Inergyk.
Herri administrazioei klima-aldaketaren erronka globalaren gaiari heltzea eta, gainera, indarrean dagoen legeria eta etorkizunean etorriko dena betetzea ahalbideratuko dioten tresna-sorta eskaintzen die Inergyk, plangintza emisioak neutralizatzera eta lurraldearen erresilientziarantz bideratuz.
-
13. HELBURUA. Klimaren aldeko jarduna
Inergyn erakundeen kontsumoa kontrolatzeko eta CO2 emisioak murrizteko lan egiten dugu, jasangarriagoak eta lehiakorragoak izan daitezen eta, aldi berean, klima-aldaketa arintzen lagunduz. Enpresak dituen hamar urte baino gehiagoko historian, 400.000 tCO2 baino gehiago murrizten lagundu dugu, kontsumoa 1.500 GWh-tan murriztuz.
+ 17. HELBURUA: Helburuak lortzeko lankidetzak
Inergyn, gainera, transferentzia teknologikorako proiektuetan parte hartzen dugu, beste herrialde batzuek ikerkuntzari, garapenari eta berrikuntzari dagokionez dituzten gaitasunak indartzeko, energia-kudeaketako know-how delakoa transferituz. Hainbat organismorekin kolaboratzen du enpresak, hala nola Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziarekin (AECID), ekipamenduen energia-kudeaketaren arloko transferentzia teknologikoa bultzatzeko.
Gainera, pertsonek osatzen duten erakundea izanik:
-
5. HELBURUA. Genero-berdintasuna
Genero-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren aldeko borrokarekin konprometitutako enpresa gara. Inergyk berdintasun-plan bat du 2018az geroztik, eta hizkera inklusibo eta ez-sexista baterako tresnen barne-erabilerarako Gida bat.
Inergyk, gainera, askatasunean eta pertsonen arteko errespetuan oinarritzen diren eta, beraz, jazarpen sexualik eta sexuagatiko diskriminaziorik gabeko lan-harremanen aldeko apustua egiten du. Enpresak badu jazarpen sexuala eta sexuagatiko diskriminazioa prebenitzeko eta horri aurre egiteko Protokolo bat.
Gaur egun, langileen % 50 dira emakumeak (2021eko martxoan); balio hori sektoreko batez bestekoaren bikoitza da.
-
8. HELBURUA. Lan egokia eta hazkunde ekonomikoa
Inergyn, langileen % 100ak du kontratu mugagabea. Horrela, langileen egonkortasunaren eta epe luzera begirako garapen profesionalaren aldeko apustua egiten du enpresak.
Inergyk lan-giro positiboa eta osasungarria sortzearen aldeko apustua egiten du, lankidetza eta partekatutako espazio komunak sustatuz. Enpresak lan-espazio erakargarri, eroso, osasungarri eta seguru bat sortzeko inbertsioa egin du.
Gainera, 2019. urteaz geroztik, bizitza pertsonala, familiakoa eta lan-bizitza uztartzeko Plan bat dugu, laneko malgutasunerako, prestakuntzan laguntzeko eta garapen pertsonala bultzatzeko neurriak jasotzen dituena; baita bizitza pertsonala, familiakoa eta lan-bizitza uztartzeko neurriak ere.
+ 17. HELBURUA: Helburuak lortzeko lankidetzak
2016az geroztik, lankidetza egonkorreko harremana du enpresak hainbat unibertsitaterekin; horren bitartez, ordaindutako prestakuntza-praktiken programa bat garatzen du 25 urtez azpiko gazteentzako. Programa horietan parte hartu dutenen % 50 baino gehiago sartu da ondoren enpresan lanera.