Berrikuntza teknologikoa

“Inergyrentzat, bezeroak dira berrikuntza-iturri nagusia. Kontua ez da I+G saila izatea soilik, baizik eta erabiltzaileei entzutea eta haien beharretara ondoen egokitzen den teknologia bilatzea. Hori da gizarteari balioa emanez berritzeko modu bakarra. ”

David Pon, Inergyko zuzendaria

Inergyn badakigu berrikuntzan oinarritu behar dela gure bezeroek planteatzen dizkiguten erronkei eman beharreko irtenbidea. Horregatik, ideia berriei balioa ematearen eta ideia horiek merkatura iritsiko diren soluzio bihurtzearen aldeko apustua egiten dugu. Bee Group taldearekin dugun lankidetza teknologikoa da gure berrikuntza-ereduaren funtsezko elementua; horixe da CIMNE-UPCren bioklimatismoaren eta energia-eraginkortasunaren ikerkuntzarako unitatea. Bestea gure erabiltzaile- eta bezero-komunitatearekin dugun interakzioa da, gure aplikazioak hobetzera bultzatzen gaituena.

Gure berrikuntza-eredua bezeroen beharren antzemate aktibotik abiatzen da, eta bost urratsetan antolatzen da:

  1. Eskariak eta eskakizunak identifikatzea

    Gure bezeroen eskaerak eta eskakizunak entzuten ditugu.

  2. Ikerkuntza aplikatua

    I+Gren arloan inbertitzen dugu, europar proiektuetan parte hartzen dugu eta ikerkuntza-zentroekin lankidetzan jarduten dugu.

  3. Produktuak eta zerbitzuak garatzea

    Produktu teknologikoen eta zerbitzuen road-mapean inbertitu eta hura hedatzen dugu.

  4. Produktuak eta zerbitzuak ezartzea

    Barneratutako know-howa aplikatzen diegu gure bezeroek kontratatutako proiektuei.

  5. Ebaluazioa eta hobekuntzak txertatzea

    Gure bezeroengandik eta bazkideengandik jasotzen dugun feedbacka erabiltzen dugu, gure produktuak eta zerbitzuak hobetzeko; horrela, berriro elikatzen dugu zikloa.

Proceso de innovacion de Inergy

Bezeroari zuzendutako zerbitzuak eta produktuak garatzeko berrikuntza-prozesua.

Jakin nahi al duzu nola txertatzen dugun berrikuntza gure proiektuetan?

Te explicamos como la aplicación de las TIC han contribuido a reducir a la mitad el gasto energético de un equipamiento deportivo.

Inergy orain dela 10 urte baino gehiago sortu zen, berrikuntzan eta garapen teknologian oinarritutako enpresa gisa

Berrikuntza proiektuei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi gure bloga

Joan blogera