Orain dela 10 urte baino gehiagotik dihardu Inergyk zurea bezalako erakundeei energia-gastua eta -kontsumoa murrizten eta kontrolatzen laguntzen, inbertsio txikiko neurriekin, zerbitzua eta teknologia eskainiz, dirua benetan garrantzitsua den horretara bidera dezazun
Energia-kudeaketa eta -eraginkortasuneko aplikazio eta zerbitzuetan espezializatutako enpresa gara.
Gure soluzioek energia-aholkularitza eta -ingeniaritza aurreratuko zerbitzuak eta merkatuan aitzindariak diren geure software produktuak konbinatzen dituzte. Funtzionalitate berriak gara ditzakegu azkar, erabiltzaile-esperientzia optimizatuz eta bezero bakoitzaren eskakizunetara hobeto egokituz.
Inergyn ingurumenak arduratzen gaitu, zu arduratzen zaituen bezala.
Horregatik, zure erakundearen kontsumoa kontrolatzen eta CO2 emisioak murrizten laguntzen dizugu, jasangarriagoa eta lehiakorragoa izan dadin eta, aldi berean, klima-aldaketa arintzen lagunduz.
Inergyn, ikuspegi orokor batekin eta etengabeko hobekuntzako prozesu gisa ulertzen dugu energia-kudeaketa.
Egiten dugun lehenengo gauza izaten da zure faktura optimizatzeko eta gastua eta kontsumoa kontabilizatzeko tresnak ezartzea, berehalako aurrezkiak lortze aldera. Eskuratutako datuekin, ekintzak proposatu eta energia-kudeaketako eta -aurrezpeneko tresnak ezartzen ditugu, beharrezko inbertsioaren eta detektatutako aurrezki potentzialaren arteko oreka errespetatuko dutenak. Horrela, gure bezeroen inbertsioa optimizatu eta haien aurrezpena maximizatzen dugu.
Enpresa fidagarria gara.
Bezero leialen zerrenda luzea dugu, sektore publiko eta pribatuko 250 erakunderekin. Era guztietako erakundeekin egiten dugu lan. Hasi udalerri txikietatik eta tokiko administrazio, administrazio autonomiko eta Estatu mailakoetaraino. Sektore pribatuari dagokionez, sektore ezberdinetako (ostalaritza, jatetxeak, osasun arlokoak, etab.) era guztietako zerbitzu-enpresekin egiten dugu lan, baita azpiegituren, uraren zikloaren, telekomunikazioen eta bide-azpiegituren kudeaketan ere.
Inergyn aliantzen indarrean sinesten dugu.
Horregatik, sareko lanaren eta lankidetzaren aldeko apustua egiten dugu, beste erakunde batzuekiko aliantzak bultzatuz, nazio zein nazioarte mailan produktuen garapenean eta zerbitzuen baterako merkaturatzean eta egikaritzean lankidetzan jardunez.