Gizarte-erantzukizun Korporatiboa

Genero-berdintasuna

 

Inergy genero-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren aldeko borrokarekin konprometitutako enpresa da. Enpresak Berdintasun Plan bat du, Kataluniako Generalitatearen Berdintasun Planen Erregistroan inskribatuta dagoena (erregistro-zenbakia: PI-REG-207-2019). Enpresak bere borondatez egindako plana da; izan ere, 250 langile baino gutxiagoko enpresa izanik, ez du horretarako legezko obligaziorik. Planak ondorengo hamar arloetarako jarduketak jasotzen ditu:

1. Aukera-berdintasunerako politika
2. Gizartean inpaktua izateko eta gizarte-erantzukizuneko politikak
3. Komunikazioa, irudia eta hizkuntza
4. Emakumeen ordezkagarritasuna eta langileen banaketa
5. Berdintasuna langileen hautapenean eta promozioan
6. Ordainsariak
7. Jazarpena, jarrera sexistak eta diskriminazio-pertzepzioa
8. Lan-baldintzak
9. Familiako bizitza, pertsonala eta lanekoa uztartzea
10. Lan-ingurunearen baldintza fisikoak

Hemen kontsulta daiteke Berdintasun Plana: https://treball.gencat.cat/web/.content/24_igualtat/Plans_igualtat/PI_Registrats/RSM_Gasso_CimneENERGY_pla.pdf

Lan-merkatuan emakumeen presentzia oso txikia duen profil profesional teknologiko (programazioa) eta teknikoak (ingeniaritza) dituen enpresa izan arren –batez ere software-garapenean–, enpresako langileen % 44,5 dira emakumeak (2020ko urriko datua). Balio hori sektoreko batez bestekoa baino handiagoa da (% 33,91, Estatistikako Institutu Nazionalaren Biztanleria Aktiboaren 2018ko Inkestaren arabera).

Inergyk enpresaren irudiaren bitartez islatzen du aukera-berdintasuna, emakumeei ikusgaitasuna emanez eta hizkera neutral eta ez sexista erabiliz bere produktuen eta eskaintza komertzialen diseinuan eta zabalkundean. Horretarako, Barne-erabilerarako Gida bat eta hizkera inklusibo eta ez sexista baterako Tresnak ditu.

Inergyk askatasunean eta pertsonen arteko errespetuan oinarritzen diren eta, beraz, jazarpen sexualik eta sexuagatiko diskriminaziorik gabeko lan-harremanen aldeko apustua egiten du. Enpresak badu jazarpen sexuala eta sexuagatiko diskriminazioa prebenitzeko eta horri aurre egiteko Protokolo bat.

 

Enpleguaren kalitatea

 

Inergyn, langileen % 100ak du kontratu mugagabea. Horrela, langileen egonkortasunaren eta epe luzera begirako garapen profesionalaren aldeko apustua egiten du enpresak.

2016az geroztik, lankidetza egonkorreko harremana du enpresak hainbat unibertsitaterekin; horren bitartez, ordaindutako prestakuntza-praktiken programa bat garatzen du. Programa horietan parte hartu dutenen % 50 baino gehiago sartu da ondoren enpresan lanera.

Langile bakoitzak du berariazko lantokiaren definizio-agiri bat; garatu beharreko gaitasun arloak eta prestakuntza jarraituko arloak jasotzen dira agiri horretan.

Inergyk lan-giro positiboa eta osasungarria sortzearen aldeko apustua egiten du, lankidetza eta partekatutako espazio komunak sustatuz. Enpresak lan-espazio erakargarri, eroso, osasungarri eta seguru bat sortzeko inbertsioa egin du.

Inergyk bizitza pertsonala, familiakoa eta lan-bizitza uztartzeko Plan bat du, laneko malgutasunerako, prestakuntzan laguntzeko eta garapen pertsonala bultzatzeko neurriak jasotzen dituena; baita bizitza pertsonala, familiakoa eta lan-bizitza uztartzeko neurriak ere.

Jasangarritasunarekiko konpromisoa

 

Inergyren misioa da bezeroen energia-kontsumoa eta BEGen emisioak murrizten laguntzea, dituen energia-kudeaketako zerbitzuen eta softwarearen bitartez.

Halaber, bere jarduerak ingurumenean izan dezakeen inpaktua minimizatzearen aldeko apustua egiten du, eta hainbat jardunbide egoki eta neurri aplikatzen du, materialen eta energiaren kontsumoa murrizteko eta hondakinak eta atmosferarako emisioak minimizatzeko; hala nola:

  • Bulegoen irisgarritasuna; langileen % 100 joan daiteke lantokira garraio publikoz.
  • Trenaren erabilera lehenestea hegazkinaren gainetik, Espainia barruko edozein joan-etorritan.
  • Joan-etorriak ahalik eta gehien murriztea, IKTak erabilita.
  • Materialen erabilera eta hondakinen sorkuntza minimizatzea, enpresaren prozesu guztiak digitalizatuta.
  • Bulegoko hondakinen gaikako bilketa.
  • Jardunbide egokien protokoloa, bulegoko airea girotzeko kontsumoa murrizteko (agindutako tenperaturak, termostatoak eta erabilera-ordutegiak), bai eta ekipoen kontsumoa (ekipoak eta lineak itzaltzea) eta argiztapenarena ere (sektorizatzea eta argiztapen naturala erabiltzea).
  • Hurbileko hornitzaileei erostea eta kontratatzea, joan-etorriak minimizatzeko.