Herritarren energia-ataria

Energia-informazioko gure modulua, herritarrentzako irekita dagoena, zure erakundearen energia-kudeaketari ikusgaitasuna eta gardentasuna ematen dizkiona.

¿Udal bat izanik, energia-informazioaren arloan gardentasuna indartu nahi al duzu? Herritarrek udalak energiaren eta klima-aldaketa arintzearen inguruan dituen politikak ezagut ditzaten nahi al duzu? Enpresa bat izanik, ingurumenarekin duzun inplikazioa ezagutzera ematea nahi al duzu? Hainbat eraikin edukirik, erabiltzaileen komunitatea energia-kontsumoa arrazionaliza dezan inplikatu nahi al duzu?

Herritarren energia-ataria SIE modulu berri bat da, herritarrei energia-informazioa helarazteko eta komunikatzeko eginkizuna duena; erakunde baten edo eraikin baten energia-kontsumoaren eta -gastuaren bilakaera eta gauzatutako energia-politikaren bilakaera online eta infografien bidez erakustea ahalbideratzen du atariak. Besteak beste, energia-eraginkortasunaren, klima-aldaketara egokitzearen eta energia berriztagarriak jartzearen arloetan hartzen diren neurrien emaitzak eta kudeaketa zuzenean ezagutzeko eta zenbatzeko aukera ematen du Atariak. 

Berezko nortasuna eta, berariazko banner baten bitartez, erakunde baten sarrerako orritik lotu daitekeen URL instituzionala dituen microsite gisa funtzionatzen du energia-atariak.

Ataria SIEren datu-basetik elikatzen da automatikoki, etengabe eguneratzen den web-api baten bitartez.

Energia-atariaren funtzionalitateak:

  • Politika publikoen gardentasuna eta herritarren aurrean kontuak emateko jarduna indartzea, batez ere zailtasun gehigarri bat duten energiaren arloko jarduketen kasuan.
  • Martxan dauden politikei ikusgaitasuna ematea; energia-politikek komunikatzeko zailtasun berezia dute, haien izaera teknikoagatik.
  • Langile publikoak eta herritarrak energia-aurrezpenari eta energiaren neurrizko erabilerari dagokionez sentsibilizatzea.
  • Langileen eta herritarren artean modu ulergarri eta erakargarrian zabaltzea funtsezko energia-informazioa

Atarien tipologiak:

Energia-atariaren bertsio ezberdinak daude, erakunde motaren eta hartzaileen arabera:

Lurraldeko energia-ataria: Probintzia, metropoli-eremu, uharte edo eskualde bateko herritar guztiei lurraldeko udalerri guztien energia-kontsumoaren eta -gastuaren inguruko informazio alderatua helarazi nahi dieten udalaz gaindiko erakundeentzako pentsatuta dago.

Udal energia-ataria: Herritarrei udalaren energia-kontsumoaren eta -gastuaren bilakaerari buruzko informazioa eman eta ezarritako energia-politikak ezagutarazi nahi dituzten udalentzako pentsatuta dago.

Energia-atari korporatiboa:Merkatuari eta gizarteari energia-aurrezpenaren eta klima-aldaketa arintzearen arloko haien jarduna transmititu nahi dieten enpresa edo erakundeentzat dago pentsatuta.

Eraikinen energia-ataria:Eraikinak dituzten erakunde publiko edo pribatuentzako pentsatuta dago. Eraikin jakin baten energia-kontsumoaren eta -gastuaren bilakaerari eta egindako berariazko jarduketei buruzko informazioa ematen du. Eraikin bakoitzeko langile- eta erabiltzaile-komunitatearen inplikazioa sustatzen du.

50/50 eskoletarako energia-ataria: Energia-aurrezpeneko 50/50 proiektu batean inplikatuta dauden ikastetxeetarako dago pentsatuta. Atariak proiektuaren barruan garatzen diren jardueretan laguntzeko eginkizun pedagogikoa du. Galderak eta ariketa-proposamenak ere jasotzen ditu. Hezkuntza-komunitateari egokitutako diseinua du.

Nori zuzenduta dago?

- Udalei
- Udalaz gaindiko erakundeei (Metropolietako, eskualdeetako eta uharteetako erakundeak, diputazioak).
- Autonomia Erkidegoetako Gobernuei
- Azpiegiturak kudeatzen dituzten enpresei (uraren zikloa, portuak, telekomunikazioak…)
- Zerbitzu-enpresei (merkataritza, jatetxeak, osasun-enpresak, geriatrikoak, kirol-enpresak…)

Hauexek dira ataria energia-informazioko tresna arin eta erabilgarri bihurtzen duten ezaugarriak:

– Berezko identitatea duen microsite bat izatea

– Etengabe eguneratzen da automatikoki, fakturazio-datuetatik edo teledeietatik abiatuta.

– Moldagarria da, gailu mugikorretan ere erraz erabili ahal izateko

– SIE datuen elikadura automatikoa, web API baten bitartez

– Goiburua erakundearen irudi korporatiboarekin pertsonaliza daiteke, eta edukiak konfigura daitezke.

– Erabilgarritasuna, storytelling delakoan oinarritutako interfaze erraz eta erakargarri batekin.